Marabillatxuk

Marabilli Sormen Festibala Biurtekoa izango da

 

 

Marabilli Sormen Festibala (MSF) orain artean urtero Ondarroan ospatu den kultura jaia biurtekoa izango da hemendik aurrera. Halaxe erabaki du ahobetez (eta afari legean) jaialdia antolatzen duen Manuelistak elkarteak. III Marabilli Sormen Festibala, beraz, 2015ean izango da. Erabat herrikoia eta altruista den ekimena denez Marabilli eta indarrak ondo kudeatzearren, erabaki dugu bi urtetik behin izatea jaialdia. Urte bakoitietan izango da, Korrika bezala.

Hala eta guztiz ere, eta itxaronaldia luzeegi ez egitearrren, lantzean behin “Marabillatxu” izeneko ekintza puntualak antolatuko ditugu, Ondarroako Beikozini areto berriarekin batera elkarlanean. Zoriontasun eta errelbeldia pilulak izango dira Marabillatxuk, interesgarri eta ezezagun iruditzen zaigun musika, atzezlan edo literatura guregana ekartzeko asmoz.

Onak izan (baina ez hainbeste) eta laster arte!


Laster iragarriko dugu marabillatxuren bat,